Kreatikak helduentzako hilabeteroko sormen-tailer monografikoak dira. Hiru hilabetean behin gai baten inguruan hiru tailer antolatuko ditugu, kanpoko zein estudioko sortzaileek bideratuta. Gai bera hainbat diziplinaren bitartez jorratuko dugu, bakoitza bere perspektibatik.

Saio hauetan emakume sortzaileen lanak izango dira ardatz. Helburua sorkuntza-prozesuak ezagutzea, sormenaz gozatzea eta elkarrekin tarte goxo bat igarotzea da.

Tailerrek euren artean lotura badute ere, bakoitzak nahi duen saioan eman dezake izena, independenteak baitira. Hala ere, bi edo hiru tailerretara etortzen direnek deskontua izango dute inskripzioan.

KREATIKAK  I

lurra eta jatorria

MAKRAME TAILERRA
Urriak 24, 10:00-17:00
EHULE

Informazioa eta izen-ematea

ZIANOTIPIA eta ANTOTIPIA
Azaroak 6, 17:00-19:00
BEREXI

Informazioa eta izen-ematea

3D BITXIGINTZA
Abenduak 11, 17:00-19:00
BIHURRI

Informazioa eta izen-ematea
Scroll to Top