KREATIKAK I | ZIANOTIPIA eta ANTOTIPIA

Berexik bideratutako tailer honetan zianotipia eta antotipia estanpazio teknikak ezagutuko ditugu. Paperean zein tela zorroetan estanpatuko ditugu tailerrerako espresuki prestatutako irudiak zein lore eta landare naturalak.
Zianotipia inprimaketa teknika berezi bat da. Kimiko eta pigmentu ezberdinak erabiliz argiaren bitartez nahi dugun elementua paper zein bestelako euskarrietan estanpatzeko teknika da. Sarri, landareak eta loreak erabiltzen dira halako sorkuntzetan. Guk geuk ere hala erabiliko ditugu, baina baita tailerrerako prestatutako ilustrazioak ere. Antotipia zianotipiaren antzeko teknika da baina kasu honetan pigmentu naturalak erabiltzen dira estanpaziorako: ahuakate hezurra, kurkuma, erremolatxa, espinakak. Bakoitzak kolore ezberdin bat emateko gaitasuna du.
Ikastaro hau ikasturteko bigarren Kreatikak, sormen tailer monografikoen tailerra izango da. Lehen hiruhilekoan Lurra eta Jatorria gaia landuko dugu. Sorkuntzarako erabiltzen dugun materialaren jatorria eta hau erabiltzearen zergatiaz hausnartu nahi dugu.
