2026-2027 ikasturtean sormen tailer ezberdinak antolatuko ditugu. Saio hauek ikasturte guztian zehar emango dira urritik ekainera. Tailer batzuetan plazak beteta daude, baina besteetan izena emateko aukera dago. Gainera, talde berriak ere sortu daitezke urrira arte.

Tailer hauetan diziplina ezberdinak lantzeko asmoz sorkuntza ezberdinak burutuko ditugu. Proiektuka antolatzen dira saioak, proiektu bakoitzak bere epe, ezaugarri eta beharrak izango dituelarik. Bestelako sorkuntza prozesuak ezagutzeko aukera egongo bada ere, hauek dira estudioko berezitasunak:
- Ilustraziogintza: digitala, collagea, plastikoa
- Estanpazio teknikak: serigrafia, sublimazioa, DTF
- Komikigintza
- Ikus-entzunezkoak
- Buztina eta zeramika
- Eskulan ezberdinak

Sormen tailerrak (astean zehar) 45€/hilean.
Haurrak eta amak tailerra (larunbatetan) 35 €/hilean.

ASTELEHENAK 17:00-18:00 | 10 urtetik gorako gaztetxoak

ASTEARTEAK 18:00-19:00 | 8-10 urteko haurrak

ASTEAZKENAK 17:00-18:00 | 5-7 urteko haurrak (BETETA)

OSTEGUNAK 17:00-18:00 | 10 urtetik gorako gaztetxoak

LARUNBATAK 11:00-12:00 | 3-5 urteko haurrak eta amak

IZEN-EMATEA


Ondorengo estekan izango duzu izena emateko aukera. 2026-27 ikasturtean egingo diren sormen taldeetako bat aukeratu behar duzu haurraren adinaren arabera. Dagoeneko sortutako talde batean ezin baduzu apuntatu, posible dituzun egun eta orduak adierazi, taldeak horren arabera osatuko baitira.

Sormen tailer batean izena eman nahi baduzu, baina adin tartean sartzen ez bazara, bete galdetegia eta adierazi zein tailerretan parte hartu nahiko zenukeen eta zein adin duzun, interesatuen arabera taldea osatzeko aukera egon daiteke.

IZEN-EMATEA


Informazio gehiagorako edota zalantzak argitzeko:
p.kitastudio@gmail.com
943 947 758 (Whatsappez)

SORMEN TAILERRAK 2026-27 | TXOSTENA
Scroll to Top