2026-2027
IKASTURTEKO
SORMEN
TAILERRAK
2026-2027 ikasturtean sormen tailer ezberdinak antolatuko ditugu urtero bezalaxe. Saio hauek ikasturte guztian zehar emango dira.
Orrialde honetan saio hauen inguruko informazio guztia izango duzu bai eta hauetan izen emateko aukera ere:
KREATIKAK
Emakumeentzako
sormen tailer
monografikoak
Kreatikak, sormen tailer monografikoen gaikako saioak dira. Hiruhilabetero gai baten inguruan hiru tailer antolatuko dira diziplina ezberdinak probatuz. Hilabetero tailer bat burutuko dugu kanpoko artista edo sortzaile baten eskutik.
ZURE NEURRIRA
Gazteentzat
sormen tailerrak
Zure Neurrira sormen tailerrak 12-18 urte arteko gazteei zuzendutako tailerrak dira.