- ekitaldia hau amaitu da.
AMAK ETA HAURRAK | Plastiko magikoa

Hilean bi larunbatetan haurrak eta amak ordubetez biltzen gara sormen ekintza bat garatzeko. Ikasturte osoko konpromisoa hartu ezin duzuenontzat, aukera berri hau eskaintzen dizuegu: hilabeteko ekintza solteetan izena ematea!
Hilabetero proposamen zehatz bat egingo dugu bi larunbatetan banatuta. Hilabete honetan, Plastiko Magikoa landuko dugu!
Zer da Plastiko Magikoa? Labean sartzean txikitu eta gogortzen den material berezi bat da. Labean sartu baino lehen arkatz zein errotuladore akrilikoekin margotu daiteke, eta nahi dituzun diseinuak eginez bitxiak, giltzetakoak, orri-markatzaileak edo bestelako piezak sortzeko aukera ematen du.
Tailerraren antolaketa (2 saio):
-
1. Saioa: Diseinua eta marrazketa. Plastikoan gure marrazki guztiak egingo ditugu eta piezak moztuta utziko ditugu.
-
2. Saioa: Labealdia eta muntaia. Moztutako piezak laberatuko ditugu, eta ondoren lepokoak, giltzetakoak, belarritakoak edo nahi ditugun osagarriak muntatuko ditugu tailerra amaitzeko.

