Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

SORKUNTZA LEIHORA | Ilustrazioa

14 azaroa @ 11:00 am - 1:00 pm

Sorkuntza leihora sormen prozesuak ikusarazteko ekintza berri bat da. Diziplina ezberdinak barrutik ezagutzeko tartea eskainiko duen ekimena da. Estudioko erakusleihoan sortzaileak jarriko dira bere lana egiten. Kaletik pasatzen den jendeak ikusteko moduan, beregana hurbiltzeko moduan, galderak egiteko aukera izateko moduan.

Ekimen honetan lehenengoz Pakita Studioko erakusleihoan ilustrazio kolektibo bat sortuko dugu. Estudiotik pasatzen den edonork parte hartu dezake momentuan bertan ilustrazioan ekarpen bat egiten: marrazten, koloreak edo ideiak iradokitzen. Ekintza zehatz hau Ilustrazioaren Astearekin baitan antolatu da, Euskal Irudigileen Elkartearekin elkarlanean.

Gonbidatu bereziak izango ditugu horretarako, hiru ilustratzaileren artean sortuko baita pieza: Malen Pazos, Basoko Maxuxta eta Berexi Art. Zuk ere parte hartu nahi duzu ilustrazioan? Hurbildu Pakitara!

Ekimenaren informazio guztia hemen

Xehetasunak

  • Data: 14 azaroa
  • Ordua:
    11:00 am - 1:00 pm
  • Kategoria Ekitaldi:

Antolatzailea

  • Pakita Studio
  • E-posta p.kitastudio@gmail.com

Egoitza

  • Pakita Atudio
  • Andre kalea 41
    Hernani, Gipuzkoa 20120 Spain
    + Google Map