KREATIKAK I | MAKRAMEA

Ehulek bideratutako tailer honetan kalamu sokez korapilatutako poltsa bat egingo dugu. 6 ordu baino gehiago egongo gara korapilatzen. Ikastaro trinko bezain aberasgarria da. Tailerra bi zatitan zatituko da tartean bazkaltzeko eta atsedenerako ordu bete utziz.
Ikastaro hau ikasturteko lehen Kreatikak, sormen tailer monografikoen tailerra izango da. Lehen hiruhilekoan Lurra eta Jatorria gaia landuko dugu. Sorkuntzarako erabiltzen dugun materialaren jatorria eta hau erabiltzearen zergatiaz hausnartu nahi dugu.
Prezioa: 80 €
Ordainketa Ehuleri egingo zaio Bizum bidez tailerra baino egun batzuk lehenago. Ehuletik Whatsapp talde bat sortuko da tailerraren nondik norako guztiak zehazteko eta hor emango dira ordainketaren zehaztapenak.
Izen-ematea bertan behera uzteko hiru egun baino lehenago arteko tartea dago. Hortik aurrera prezioaren %50a kobratuko da.
EMAN IZENA
