urria 2026
Urr
24
Urr
24
Ehulek bideratutako tailer honetan kalamu sokez korapilatutako poltsa bat egingo dugu. 6 ordu baino gehiago egongo gara korapilatzen. Ikastaro trinko bezain aberasgarria da. Tailerra bi zatitan zatituko da tartean bazkaltzeko eta atsedenerako ordu bete utziz. Ikastaro hau ikasturteko lehen Kreatikak, sormen tailer monografikoen tailerra izango da. Lehen hiruhilekoan Lurra eta...
80€

azaroa 2026
Aza
06
Aza
06
Berexik bideratutako tailer honetan zianotipia eta antotipia estanpazio teknikak ezagutuko ditugu. Paperean zein tela zorroetan estanpatuko ditugu tailerrerako espresuki prestatutako irudiak zein lore eta landare naturalak. Zianotipia inprimaketa teknika berezi bat da. Kimiko eta pigmentu ezberdinak erabiliz argiaren bitartez nahi dugun elementua paper zein bestelako euskarrietan estanpatzeko teknika da. Sarri,...
40€

abendua 2026
Abe
11
Abe
11
Bihurrik bideratutako tailer honetan 3D bitxiak sortuko ditugu PLA material biodegradagarriarekin. Gure bitxien diseinua sortuko dugu paperean. Ondoren, gure diseinua digitalizatu eta 3D formatuan bilakatuko dugu modu erraz eta sinplean. Azkenik, inprimagailuak nola funtzionatzen duen ezagutuko dugu. Ikastaro hau ikasturteko hirugarren Kreatikak, sormen tailer monografikoen tailerra izango da. Lehen hiruhilekoan...
55€


