TAILER
PERTSONALIZATUAK
DIZIPLINAKA
Estanpazio teknikak
SERIGRAFIA
SUBLIMAZIOA
DTF
ZIGILUAK
Estanpazioan espezializatutako espazio bat da Pakita Studio. Teknika bakoitzak bere prozesua du. Askotan estanpatu nahi den euskarriaren arabera erabaki daiteke teknika.
Prozesu guztietan diseinu pertsonalizatu bat sortzen hasiko gara, hau digitalizatuko dugu eta ondoren, estanpazio teknika bakoitzak bere bidea hartuko du.
Serigrafia. Prozesu plastikoena eta artisauena da. Kamisetak, poltsak edota laminak egiteko aproposa.
Sublimazioa. Kolore askotako diseinuak euskarri oso ezberdinetan estanpatzeko balio du. Katiluak, botilak, poliester tela...
DTF. Kolore askotako diseinuak estanpatzeko aproposena eta bideragarriena. Euskarri textila egiteko balio du.
Zigiluak. Prozesu esperimentalena da. Bakoitzak bere zigiluak sortuko ditu eta hauekin estanpazio konbinaketak sortu ditzake. Zigilu hauek etxera eramango dituzue, nahi dituzuenean erabiltzeko.
Diseinu digitala
ILUSTRAZIOGINTZA
KARTELGINTZA
ANIMAZIOA
Diseinu digitalak adar asko ditu. Espazio honetan bereziki ilustraziogintzan ibiltzen gara. Irudigintzak beste bide batzuk ere ireki dizkigu, kartelgintza edota animazioa dira kasu horietako bat.
Ilustraziogintza. Prozesu hauetan ilustraziogintzako erreferentziak, lanak eta proiektuak ezagutuko ditugu, ondoren, guk geuk gure ilustrazioak sortzeko tableta grafikoen bitartez.
Kartelgintza. Ilustrazio bat oinarri hartuta gure kartel eta maketazioak egiteko aukera sortzen zaigu. Kartelgintza sorkuntza prozesu oso baliagarria izan da betidanik aldarrikapenerako.
Animazioa. Irudi txikiak animatzen ikasi dezakegu modu sinple eta azkarrean. Animazioaren aukera ezberdinak ezagutuko ditugu: hala nola framez frameko animazioak edota key framez egindakoak.
3D diseinua
BITXIGINTZA
APAINGARRIAK
3D ESPERIMENTAZIOA
Kanpo sortzaileekin kolaborazioan 3D diseinua esperimentatzeko aukera izango dugu estudioan. Oinarrizko 3D sorkuntzaren bitartez pieza ezberdinak sortzeko aukera eskaintzen digu prozesu honek.
Bitxigintza. Oso ezagunak dira gaur egun 3D inprimagailuekin sortutako belarritako eta bestelako bitxiak. Nork berea sortzeko aukera eskaintzen du prozesu honek.
Apaingarriak. Bitxigintzen ideiari jarraiki, apaingarri ezberdinak diseinatu daitezke 3D sorkuntzan. Orri markatzaileak, giltzetakoak, etxerako piezak.
3D esperimentazioa. Sorkuntza esperimentalago baten bidean, pieza ez hain funtzionalak ere sortu daitezke. Hauekin eskultura, hormarako pieza edota bestelako pieza kreatiboagoak eginez.













Tailer bat antolatu nahi baduzu zure neurrietara egokitua, bakarka zein taldean, epe luzean zein motzean; jarri gurekin harremanetan eta zuri egokitutako saioak antolatuko ditugu.
INFORMAZIOA ETA KONTAKTUA