EKINTZA KULTURALAK
Pakita Studion mota guztietako sormen tailerrak eskaintzeaz gain, bestelako ekintza kulturalak ere antolatzen ditugu. Espazio aldagarria da gurea, bertako paretak mugitu eta egokitu egiten dira, beraz, ekintza bakoitzak dituen beharrei erantzuteko nolabaiteko gaitasuna dugu, gure txikian bada ere.
ERAKUSKETAK
Estudioaren hasieratik emakume artistei eta ilustratzaileei plaza bat eskaini nahi izan diegu haien lanarentzat. Horregatik, erakusketa ezberdinak antolatzen ditugu.
Erakusketa bakoitza sortzaileari egokitua egiten ahalegintzen gara. Batzuetan, irekiera-ekitaldiak antolatu ditugu, beste batzuetan, berriz, bisita gidatu hurbilagoak, bestetan erakusketako lanak edota bertsio esklusiboak eduki ditugu salgai.
Gure espazioa sorkuntza independenterako, topagunerako eta arteaz modu hurbilean gozatzeko espazioa izatea da helburua.
ESPAZIO IREKIA
Proiektu ezberdinak aurkezteko eta elkarbanatzeko espazio bat da estudioa. Musika kontzertu txikiak, ipuin-kontaketak, liburu-aurkezpenak, errezitalak edota bestelako ekintza eszenikoak egiteko aukera dago bertan.
Neurri txikian eta gertutasunean egindako ekintzak bilatzen ditugu. Sortzailea eta ikusle zein entzulea ahalik eta gehien hurbiltzea da gure helburua, esperientzia intimoa sortuz. Formatu txikiak ez du kalitatea mugatzen, xehetasunei erreparatzeko eta elkarrizketa hurbilagoak bultzatzeko bidea ematen du.
ESTANPAZIOA
Gure diseinuekin sortutako kamiseta pertsonalizatuak ere egiten ditugu espazioan. Estudioko izarretako bat haurrentzat sortu dugun prozesu kreatiboa da. 10 kolore ezberdinetako kamisetak ditugu eskuragai eta 15 ilustraziotik gorako diseinuak ditugu. Haur bakoitzak bi hauen arteko konbinaketa bitartez bere kamiseta propioa diseinatu dezake minutu gutxian.
Bestelako inprimaketa eta estanpazio prozesu irekiak ere antolatzen ditugu aldizka. Hala nola serigrafia bitartez kamiseta edo poltsak egitea edota sublimazioaren teknikaren bitartez katiluak diseinatzea.
DENDA
Espazioak salerosketarako tarte ezberdinak antolatzen ditu urtean zehar. Guk geuk sortutako lanak saltzen ditugu batik bat, baina badira bestelakoak ere. Hala nola, sorkuntzarako material eta jolas ezberdinak, kanpoko emakume sortzaileen lanak edota produktu koloretsu eta erakargarriak.
Gabonen harira abendu hasieratik urtarrila amaierara denda irekitzen dugu.
Bestalde, kolekzio berrien pop up-ak, azoka puntualak, proiektuen aurkezpen azokak edota outlet azokak ere antolatzen dira urtean zehar.
PROIEKTUEN
LEHIOA
Gure estudioa kanpoko proiektuek beren ekintzak garatzeko, lan egiteko eta talde-bilerak egiteko espazioa ere bada.
Urte hauetan zehar, hainbat ekimenei eman diegu aterpe. Kanpoko proiektu ezberdinek beraien tailer kreatiboak bertan egiteko aukera izan dute. Beste proiektu batzuetarako entsegu espazioa ere izan da. Edota proiektu ezberdinak garatzeko prozesuan talde bilerak egiteko ere baliatu izan da.
Espazio honek proiektuentzako leiho bezala funtzionatzen du. Bilkurarako espazioa ahalbidetu eta proiektuei bidea emateko asmoz.
ESTUDIO IREKIA
Espazioa gure lana garatzeko tailerra da. Gure sorkuntza prozesuak bertan bideratzen ditugu. Sarri, kanpo sortzaileekin kolaborazioan ere aritzen gara. Hala, gure sorkuntza prozesuek espazioa hartzen dute estudioan, bisitariek prozesu hauek bertatik bertara ikustea erraztuz.
Estudio irekiak ahalbidetzen du sorkuntza prozesuak eta herritarrak elkarrengandik hurbiltzea, diziplinak bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaintzea eta proiektuen barruko lana eta bidea ikusaraztea.
